Gaztelekuko lau pilotari gazte aritu ziren Arraten jokatu ziren Gipuzkoa mailako hiru finaletan

Aiurri 2026ko martxoaren 30a

Hiru finaletan parte hartu zuten pilotari gazteak eta antolatzaileak bilduta, sari-emateen ekitaldiaren ostean (Argazkia: Gazteleku)

Gazteleku pilota eskolako bi bikote aritu ziren horietan, joan den ostiral iluntzean. Oier Agirre eta Ander Piñeiro zesta puntan, eta, Eñaut Berrueta eta Ekhi Zipitria eskuz.

Horrela, Oier Agirrek eta Ander Piñeirok zesta puntan, eskola kiroleko Gipuzkoako txapela jantzi zuten infantil B mailan, Danok Bat elkarteko Paule Zearra-Aitziber Urreisti bikoteari 30-28 irabazi eta gero.

Infantilen 2. mailako Eñaut Berruetak eta Ekhi Zipitriak, berriz, ezin izan zuten garaitu Miranda-Makatzaga bikotea eskuzko binakako errendimenduko Gipuzkoako txapelketako ekialdeko finalean.

Informazio eta argazki gehiago, Gaztelekuren instagram kontuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!