Markel Uzquiano Lopez de Guereñu, Euskadiko txapeldun-orde

Aiurri 2026ko martxoaren 31

Ostadar Inklusioa taldeko kideak balentria lortu du boccia kirol jardueran. Emaitza horri esker datorren maiatzaren 16an estatu mailako txapelketan parte hartzeko sailkatu da.

Boccia, kirol paralinpikoa

Boccia jaurtiketa eta zehaztasuneko kirola da eta xedea honako hauxe da: jack izeneko bola zuria dago eta harengandik ahalik eta gertuen utzi behar da jaurtitako pilota. Garun-paralisia edo beste desgaitasun fisiko batzuk dituztenek jokatzen dute. Banaka, binaka edo taldeka jokatu daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!