Udaberriko kultur eskaintza Bastero Kulturgunean

Aiurri 2026ko apirilaren 1a

Sara Azurza, Esanezin, Euskal Barrok Ensemble eta Sol Band Gaza musika taldeak igoko dira oholtzara datorren hiruhilekoan. ‘Lebiton eta gure pertsonaiak’ erakusketa maiatzean izango da,  Andoaingo Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren 30. urteurrena ospatzeko.

Sara Azurza ‘Hiri ilunen umeak’

Apirilak 17, ostirala.

Esanezin ‘Hormetan idazten’

Apirilak 17, ostirala.

Euskal Barrok Ensemble eta Udal Musika Eskolako kantu korala taldea

Apirilak 26, igandea.

Joana Ortega Barrenetxearen ‘Goizeko Izarrak’

Maiatzak 29, ostirala.

Sol Band Gaza musika-taldea

Ekainak 05, ostirala.

Ekitaldi honetan AMMA Andoain, BDZ Andoain eta Ongi Etorri Eskolara taldeek postu solidarioak jarriko dituzte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!