Futbol ibilbideari amaiera emango dio Jon Gaztañagak

Aiurri 2026ko apirilaren 1a

Real Sociedad taldean egin zuen debuta profesional mailan, 2013an. Geroztik, hainbat klubetan aritu da.

Realean, nazioartean eta Euskal Herriko beste talde batzuetan ibili ostean, futbolean egindako ibilbideari amaiera emango dio Jon Gaztañaga andoaindarrak.

Zabaldu duen mezua, bere osotasunean

"Futbol maitea, agur esateko unea iritsi da!

Agur esaten dizut inongo minik gabe eta aurpegian irribarre batekin. Nire poz eta energia-iturrietako bat izan zara betidanik eta etxean esan ohi zidaten moduan, baloi bat hanketan nuelarik jaio nintzen. Eta badakit, azken agurra botak jantzita egingo dudala, ez baitzait inoiz gustatu "colgar las botas" topikoa, uste dudalako futbola benetan maite dugunok, betirako botak soinean emango ditugulako.
 
Mila esker, eman dizkidazun bizitzako lezio guztiengatik. Ibilbide luze eta polit honengatik. Pribilegiatu bat kontsideratzen naiz, pertsonal eta profesionalki futbolari izateagatik. Bidai ikaragarri bat izan da niretzako eta nire familiarentzako eta beti egongo gara eskertuak eman diguzun guztiagatik.
 
Nire ibilbide profesionalean eduki ditudan talde guztiak eskertu nahi ditut, lehenengotik gaur arte: Real Sociedad, Ponferradina, Numancia, Nastic de Tarragona, AEL Limassol, Vittorul Constanta, Cultural Leonesa, North Easth United, Karmiotissa, Barakaldo eta Beasain. Aipamen berezi bat egin nahi nioke, batez ere, Realari. 11 urtetatik 27 arte, formatzeagatik leku onenean. Zubietan, ezagututako entrenatzaile eta taldekide guztiei. Urte guztietan emandako formakuntza futbolistiko eta pertsonalarengatik; eta ezinbestekoak diren balioak erakusteagatik: Lana, esfortzua, disziplina, errespetua (taldekide, arerio eta epailekiko), umiltasuna eta resilizienzia. Nola ez, nire bizitzako ametsa betetzeagatik 2013/08/17an. Haurtzarotik hainbeste maite nuen kamisetarekin lehen mailan debutatu nuen egunean.

Beste alde batetik, nire ibilbidean eduki ditudan entrenatzaile guztiei. Ni irakasteko jarri dituzuen gogo eta maitasunagatik. Eskola kiroletik hasitakoak, azken arte. Zuengatik izan naiz futbolari, erakutsitako balore eta lezioak altxor bat izan dira niretzako. Eta nork daki zuengatik ikasitako guztia praktikan jartzen dudan aurrean jarriko diren erronka berrietan.
 
Zorionekoa dut nire burua, futbolari esker beste kultura, ohitura, nazio eta hizkuntzak ezagutzeagatik. Bidean oztopo asko egon dira baina beti pentsatu dut "bidean aurkitzen diren harriak, zure helmugarako pausuak direla".
 
Agur hau ezin dut bukatu nire ibilbidean lagundu didaten pertsona orori, momentu on eta txarretan egon diren horiei. Pertsona asko etortzen zaizkit burura, baina bereziki nire guraso eta anaia Aitorri eta nire aitona-amonei.
 
Ezin ditut ahaztu nirekin egon diren lagun eta taldeetako langile desberdinei. Eta nola ez, taldekide izatetik lagun izatera bihurtu diren horiei. Eta baita ere, zaletuei, zuen hauspo eta pasio gabe hau ez zen hain polita izango.
 
Azkenik, ezin dut ahaztu nire abentura guztietan lagundu didan pertsonari, nire emazte Tamarari. Eta bidean gehitu diren bi altxorrei, Markel eta Oier. Eskerrik asko, munduko edozein txokoetara Iaguntzeagatik eta bizitza errazteagatik. Zuen laguntza gabe hau ez nuen lortuko. Tamara zurekin ahal dudan familia onena lortu dut eta pribilegiatu bat kontsideratzen naiz zu nire bizitzaren parte izateagatik. Zu gabe hau ez zen posible izango, ESKERRIK ASKO beste behin ere!! Eskerrik asko futbola zoriontsu egiteagatik, eta gogoratu " Garaipena gero eta zailagoa denean, irabazteko zoriontasuna gero eta haundiagoa da".
 
Youll never walk alone!
 
lon Gaztañaga Arrospide"
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!