Mendia ardatz duten antzezlana eta solasaldia, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren eskutik

Aiurri 2026ko apirilaren 2a

Gipuzkoako Mendizale Federazioak hitzordu bikoitza iragarri du hilabete honetarako.

Mendia antzezlana

Apirilak 22, asteazkena. 19:00, Bastero Kulturgunea

Talka baten inguruko eta mendiarekiko maitasunari buruzko bakarrizketa da Mendia. Mendiari uko egin zion alpinista baten istorioa kontatzen du Mikele Urroz zuzendari eta aktoreak, senide baten errautsak botatzeko mendira itzuli behar duen alpinista batena.

Sarrera lau eurokoa da, eta hurrengo estekan erosi ahal izango duzue. 

 

Mahai-ingurua

Apirilak 26, igandea. 18:00, Urigain

Uxue Loizu eta MIkele Urroz izango dira protagonistak. Mikele Mendia antzezlanaren sortzaile eta protagonista da, eta antzezlanaren ikerketaz, horren irudipenaz eta oholtzara eramateko zailtasunez jardungo da. Uxuek, aldiz, bere espedizioez hitz egingo digu, zailtasunez, talde lanaren garrantziaz, eta espedizio horien hedapen-lanaz. Sarrera doakoa izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!