Alebin mailako futbolarien bilkura, Joxan Huiziren omenezko memorialean

Artxiboko irudia.

Euskaldunako lehendakariak arrasto sakona utzi zuen Andoaingo klubean eta herrian. Hala, andoaindarraren izena darama Euskaldunak antolatutako txapelketak.

Neska-mutilez osaturiko 16 talde elkartuko dira, denera. Euskaldunako jokalariez gain, beste hainbat klub gonbidatu dituzte: Mundarro, Touring, Hernani, Beti Ona, Billabona, Vasconia, Tolosa eta Urnieta.

Larunbat honetan, apirilak 11, egun osoan iragarrita daude partidak Ubitarte zelaian.

Ordutegia:

  • 09:00 Ligaxkaren hasiera.
  • 15:45 Finalaurrekoak.
  • 18:15 Nesken finala.
 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de S.D. EUSKALDUNA (@sdeuskalduna)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!