Familia-giroko ibilaldian parte hartzeko, nahikoa da egunean bertan izena ematea.
Informazio zehatza emateaz gain, izena emateko aukera dago Zirkuituak-en web orri horretan.
Familiarra, motza eta luzea
Ibilaldi familiarra Andoain eta Adunako lur sailetan barrena luzatuko da, eta Belkoaingo gainetik (491 m.) igaroko da. 10 kilometrokoa izango da eta 400 metroko desnibelarekin.
Ibilaldi motzak 21 kilometroko luzera izango da, 99 metroko desnibelarekin, eta honako lekuetatik igaroko da: Andoain, Zarateko Benta, Belkoain (491 m.), eta, Andoain.
Azkenik, luzea, Andoaindik abiatu, eta Alkizara iritsiko da; handik, Ernioko (1.062 m.) bidea hartuko da, eta Zelatun eta Gazume (997 m.) igaro ostean, Zarateko Benta eta Belkoainen (491 m.) barrena, Andoainera iritsiko da berriro. 42 kilometroko luzera izango du, eta 2.000 metroko desnibelarekin guztira.
Boluntarioen premia
Boluntario askoren premia izaten du hiru ibilbideez osatutako Ibilaldi Neurtuaren antolaketak, eta horrexegatik, oharra zabaldu du Euskalduna Mendigoizale Taldeak: “Boluntarioak behar ditugu hau guztia ahalik eta hobekien ateratzen laguntzeko. Animatzen zaretenak jarri harremanetan telefonoz, mailaz edo whatssappez, ahalik eta lasterren jakiteko. Eskerrik asko”.
Kale Nagusian dauka egoitza Euskalduna MTk. Gainerakoan, watxapez (688684028) edota korreoz ere (euskaldunamt@yahoo.es) jarri daiteke harremanetan taldearekin.
2025eko edizioan, zenbait boluntario

