Auto elektrikoak kargatzeko bi gune jarri dituzte, Agustin Leitza kalean eta Karrika auzoan

Aiurri 2026ko apirilaren 10a

Auto elektrikoak kargatzeko bi gune jarri ditu Udalak berriki, Agustin Leitza kalean (argazkian) eta Aiztondo kalearen pareko aparkalekuan (CAR Rectificados enpresaren ondoan). Karga azkarreko bi kargagailu ditu gune bakoitzak; 44 kWko potentzia dute.

Udalak ohartarazi duenez, erabilera-sistema errazekoak dira lauak, “terminalean bertan egiten da zuzenean. Kargatzen hasteko, mahuka ibilgailuari konektatu behar zaio, ordainketa kreditu- edo zordunketa-txartel bidez egin behar da erabilgarri dagoen STaren bidez, eta, ordainketa egin ondoren, karga automatikoki hasten da. Kargaren prezioa une bakoitzean energiaren kostuaren araberakoa da”.

Gune bakoitzean jarraibideak ageri dira, eta baita ere laguntzeko telefonoak eta Udaltzaingoaren kontaktuak, edozein gorabehera edo matxurari erantzuteko.

“Zerbitzu publikoak hobetzen eta mugikortasun iraunkorragoa eta ingurumena gehiago errespetatzen duena sustatzen jarraitzen” duela adierazi du Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!