Andoaingo Udalak, Salkin merkatarien elkartearekin eta Ludoteka nahiz Gazte Lokalarekin batera, egitaraua prestatu du finaleko egunerako:
Apirilak 18, larunbata
- 17:00, Zumea plaza: Haur jolasak, aurpegi-margoketa eta txapak egiteko tailerra.
- 21:00, Goikoplaza: Pantaila erraldoiaren bitartez finala ikusteko aukera izango da.
Festa giroa
Udalak festarako eta arduraz jokatzeko deia luzatu du: "partida eta aurreko nahiz ondorengo orduak ospakizun giroan bizitzeko gonbita luzatu die Andoaingo Udalak herrikideei. Ahaztu gabe, kaleak txukun eta garbi izatea denen ardura dela gogoraraziz".