Zabalgunea-Amenabar auziaren dirua itzultzeko prozedura zehaztu eta abian jarri du Andoaingo Udalak

Jon Ander Ubeda 2026ko apirilaren 11

Zabalgunea-Amenabar auziari dagokion dirua ordaindu zutenei maiatzaren hasieran egingo diete itzulketa. Andoaingo Udalaren ardurapekoa izango da, epaitegiak agindutakoa betez.

Udalak martxoaren amaieran agindutakoa betetzen duela adierazi du, ohar bidez: “prozedura modu ordenatuan eta gardenean ari da garatzen. Helburua argia da: ordaindu zuten pertsonei dirua itzultzea bere osotasunean, ebazpen judizialak ezarritako irizpideei jarraituz”.

  • Titular bakarra dagoenean: Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) ordainagiria helbideratuta dutenen kasuan, Udalak dagoeneko badu kontu-korronte zenbakia, eta, beraz, automatikoki itzuliko da.
  • Gainerako kasuetan: Jabe bat baino gehiago dagoenean edo OHZ helbideratuta ez dagoenean, beharrezkoa izango da interesedunek itzulketa egiteko kontu-korronte zenbakia ematea.

Datuen kontrastea eta itzulketen egutegia

Udalak informazioa jaso eta datuak eguneratzeari ekingo dio astelehenean (apirilak 13). Lan horretan apirilaren 30a bitarte ariko direla aurrikusi dute: “apirilaren 30era arte jasotako dokumentazioarekin, itzulketen espedienteak prestatu eta egiaztatuko ditu Udalak eta, segidan, maiatzaren hasieran lehen ordainketak egingo dira”.

Arreta zerbitzua

  • Modu digitalean: Andoaingo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, Andoain.eus webgunean.
  • Aurrez aurre: Atarian Herritarren Arretarako Zerbitzuan (Andoaingo Udaletxeko beheko solairuan).

Ordutegia:

  • 10:00-13:00 Astelehenetik ostiralera.
  • 10:00-13:00 / 17:00-19:00 Apirilak 14, 16, 21, 23 eta 28.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!