Lan deialdia: Eskola Kirolerako hezitzailea Andoainen

Aiurri 2026ko apirilaren 13a

Artxiboko irudia.

Datorren ikasturterako Andoaingo Ondarreta Herri Eskolak Eskola Kirolerako hezitzaile bat kontratatu nahi du. Betebeharrak honako hauek dira: Eskola kiroleko jarduerak antolatzea eta dinamizatzea.

Ikasleen parte-hartzea sustatzea giro hezitzaile eta inklusiboan. Eskakizunak: Kirol arloko goi mailako zikloa -TAFYD (gutxieneko titulazioa). Euskara gaitasuna eta eguneroko jardunean erabiltzeko konpromiso osoa. Baloratuko da: Andoaindarra izatea. Interesa dutenek bidali dezatela beren curriculuma dagokion epean txomin@kirolean.eus helbide elektronikora.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!