Abiatu dute errepideko denboraldia

Aiurri 2026ko apirilaren 16a

Txirrindulari kimu berriak prestatzen jarraituko du Andoaingo Txirrindulari Eskolak. 2026an benjamin mailako 4 txirrindulari, alebin mailako 10, infantil mailako 3 eta kadete mailako 10 ariko dira bertako elastikoa jantzita. Guztira, 27 neska-mutil.

Formakuntza lan bikaina egiten darrai Andoaingo Txirrindulari Eskolak, urtea joan eta urtea etorri. 2026ko udaberria iritsita, martxan da berriro errepideko denboraldia. Aurten emakumezkoen talderik gabe abiatu da partaideak beste egitura handiagoetara joan direlako. Ixiar Alkain, Izaro Etxarri, Irati Aranguren, Izaro Zuriarrain... Ez dute berehalakoan ahaztuko Andoaingo Txirrindulari Eskolan jasotako formakuntza.

Aurrera begira jarrita, kimu berriak prestatzen jarraituko dute Barberenak, Mujikak, Amutxastegik, Zuriarrainek eta gainerako taldekideek. Guztira, hogeita zazpi neska-mutil izango dira aurten Andoaingo elastikoa jantziko dutenak.

Benjaminak

Xuar Otamendi, Martin Lopez, Aratz Korta eta Haimar Oliva Zuzendariak: Jose Luis Barberena eta Jose Sanchez.

Alebinak

Nirvana Ambrona, Aratz Torres, Danel Rodriguez, Aaron Abreu, Eder LarraÒaga, Aratz Oliva, Iker Flores, Aiert Zelaia, Bittor Zuloaga eta Harri Otaegi. Zuzendariak: Aitzol Zuriarrain, Patxi Altuna eta Jon Mikel Mujika.

Infantilak

Liher Labaka, Xan Lujanbio eta Unax Urizar Zuzendariak: Pedro de Godos eta Jon Mikel Mujika.

Kadeteak

Amets Arruti, Lexar Fernandez, Ugaitz Tejeria, Xabat Martin, Unax Guisado, Dario Gomez, Urko Zelaia, Liher Albizu, Aner Barrenetxea eta Beñat Izeta. Zuzendariak: Unai Galarza, Peru Sarasola, Xemark Arteaga eta Luis Beneitez

HISTORIA EGIN ZUEN TALDEA

Urte oparoak egin ostean, emakumezkoen taldeko kideek beste taldeetara egin dute jauzi. Eskertza adierazi die Andoaingo Txirrindulari Eskolak: "eskerrak eman nahi dizkizuegu egin dezuen lanagatik. Zorte on, zuen ibilbide berrian".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!