Ohorezko erregional mailari eusteko borroka bizia

Aiurri 2026ko apirilaren 16a

Artxiboko irudia.

Azken hiru jardunaldietan, bederatzitik zazpi puntu pilatu ditu Euskaldunak. Bart berdinketa lortu du Urolaren zelaian eta une honetan lau talde ditu atzetik sailkapenean.

Aste Santuko oporraldiaren atariko jardunaldian, mezu argia luzatu zien Euskaldunak gainerako aurkariei: Ohorezko Erregional mailari eutsi nahi dio eta bertan jarraitzeko borrokari gogor ekingo dio. Ubitarte zelaian 2-1 irabazi zion Euskaldunak Deusturi. Estrainekoz, gainera, bi garaipen kateatu ditu jarraian. Garrantzi handiko sei puntu dira.

Azken sei jardunaldiak

OHOREZKO ERREGIONAL MAILA
  • Urola 2-2 Euskalduna Api.15
  • Euskalduna-Mondragon Api.26
  • Euskalduna-Real Union B Mai.03
  • Amaikak Bat-Euskalduna Mai.10
  • Euskalduna-Anaitasuna Mai.17
  • Orioko-Euskalduna Mai.24

Sailkapena, 29. jardunaldia

OHOREZKO ERREGIONAL MAILA
  • 1 Real Union B 64
  • 13 Orioko 31
  • 14 Euskalduna 27
  • 15 Amaikak Bat 27
  • 16 Mutriku 24
  • 17 Deustu 23
  • 18 Hernani 23

 

Denboraldia amaitzeko 5 jardunaldi falta badira ere, azken partidak finalaren parekoak izaten ari dira Euskaldunarentzat. Aste Santuaren atarian, adibidez, parean zuten Deustu, sailkapena ixten duen taldea. Irabazi beharra zegoen mailari eusten jarraitzeko. Eta hala izan zen. Hiru puntuak etxean geratu eta, aurreko hirurez gain, garrantzi handiko 6 puntu bereganatu dituzte. Bart, sailkapenaren erdialdean dagoen Urola taldearen aurka berdinketa lortu zute 2-0 galtzen joan eta gero.

Emozioz beteriko asteak datoz: Orioko, Amaikak Bat, Euskalduna, Mutriku, Hernani eta Deustu... sei talde horien arteko ligaxka zirraragarria izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!