Aurreko ostiralean (apirilak 12) amaitu zen izena emateko epea, Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituak webgunean. Igandean hiru ibilbide izango dira aukeran: familia girokoa, motza eta luzea.
Familia-girokoa
Ibilaldian parte hartzeko nahikoa da egunean bertan izena ematea. Goizeko 09:00tan abiatuko dira Ondarreta Herri Eskolatik. Andoain eta Adunako lursailetan barrena ibiliko dira, Belkoain gainetik (491 m.) igaroz. 10 kilometroko luzerakoa, 400 metroko desnibela du.
Ibilaldi motza
21 kilometroko luzerakoa, 99 metroko desnibelarekin, honako lekuetatik igaroko da: Andoain, Zarateko Benta, Belkoain (491 m.) eta Andoain.
Ibilbide luzea
Andoaindik abiatu eta Alkizara iritsiko da; handik, Ernioko (1.062 m.) bidea hartu eta Zelatun eta Gazume (997 m.) igaro ostean, Zarateko Benta eta Belkoainen (491 m.) barrena igaroko dira, Andoainera iristeko. 42 kilometroko luzerakoa, 2.000 metroko desnibela du guztira.
Boluntarioen premia
Boluntario askoren laguntzari esker egiten da Andoaingo Ibilaldi Neurtua. Aurreko asteetan antolatzaileek deialdi berezia egin dute, ezinbestekoak baitira: “Boluntarioak behar ditugu hau guztia ahalik eta hobekien ateratzen laguntzeko. Animatzen zaretenak jarri harremanetan telefonoz, mailaz edo whatssappez”. Kale Nagusian dauka egoitza Euskaldunak: 688 684 028, whatsappa; euskaldunamt@yahoo.es, e-posta.