Zumea plazan, haur jolasekin, aurpegi-margoketarekin eta txapak egiteko tailerrarekin ari dira girotzen poliki-poliki, Realaren eta Atletico de Madriden arteko finalaren aurretik, Udalak Salkinekin eta Gazte Lokala nahiz Ludotekarekin elkarlanean antolatuta. Goikoplazan pantaila erraldoian partidua zuzenean ikusi ahal izango dute real zaleek, 21:00etatik aurrera.