Jendetza elkartu zen Goikoplazan

Aiurri 2026ko apirilaren 19a

Kopako finala hitzordu nagusi bilakatu zen andoaindar askorentzat. Aratsaldean hasita, antzematen zen giroa herriko plazatan. llundu ahala ehunka hurbildu ziren Goikoplazan. Eta bertan giroaz gozatzeko aukera izan zen, partidaren hainbat unetan sufritu ere bai. Eta, azkenean, zoramena penaltietan. 

Inauteriak eta Sanjuanak alde batera utzita, gutxitan elkartu da hainbeste jende hitzordu baten baitan. Errealaren alde ehunka eta ehunka ziren Goikoplazan elkartu ziren lagunak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!