Banda Errepublikanoa, Andoaingo frankisten biktimen aldeko omenaldian: "Justizia denontzat"

Aiurri 2026ko apirilaren 20a

Banda Errepublikanoa, Andoaingo frankisten biktimen aldeko omenaldian: "Justizia denontzat" abestia. "Goiztirian, arimaren garrasia" eskulturaren aurrean, 2026ko apirilaren 18an.

Justizia denontzat. Hitzak: Aitor Mendiluze. Musika: Joxe Mari Oiartzabal.

Isilik dago harri iluna

oihu mutu bat galgatzen,

isilik paper orri askeak

hizki minak asaldatzen.

Isilik lotsak dituzten haiek,

izana aski ez bazen,

isiltasunak ez du ordea

gertatu zena aldatzen.

 

Isilarazi ziren ahotsek

inoiz baino ozenago,

oihu egiten dute nahiz eta

larogei urte igaro.

Ezin ukatu, ezin ahaztu,

ezin isildu gehiago

herri hau bere galde ikurren

erantzunaren zain dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!