Iaz, Suso gogoan hartzeko egin zuten lehen Pittitti Fest jaialdia Andoaingo Gaztetxean. Aurten errepikatu dute jaialdia, oraingoan Txanpi eta Gaztetxeko hurbileko lagun gehiago oroitzeko: Lolillo, Lupax, Kristina eta beste hainbat.
Gaualdian Andoaingo hainbat musikari zortzi talde ezberdinetan elkartu ziren, kasu gehienetan, 80 eta 90eko hamarkadatan Gaztetxean aritu ziren taldeen bertsioak jotzeko. Talde horietako bat BAP!eko lagunek osatu zuten. Zortzi kantu jo zituzten, Gaztetxea bete zuten zaletuen gozamenerako.
Jomes, Drake, Mikel eta Okene berriz ere elkarrekin aritu ziren, 1996ko garaitan bezala. 30 urte eta gero, lagunartean aritu ziren, Gaztetxearen inguruan falta ziren lagunak gogoan hartzeko.