Logelan Logale du izenburua kontzertuak, lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako Eskola Kontzertuak egitasmoaren baitan.
Juanjo Oconen zuzendaritzapean, honako kantutegiari heldu diote: Kask-kas; Gauaren beltza; Oheko burkoa; Gaueko; Harri, orri, ari; Mamua ote da?; Nire itzala; Hitz jolasak; Ispiluaren aurreko kanta; eta, Logelan logale.
Logelan logale
Kantata bat da Logelan logale, Eskola Kontzertua programaren bultzatzaileen esanetan. “Protagonistak lo egin ezin duen fantasiazko gau batean gertatzen dena kontatzen eta kantatzen du. Haurrek osatutako koro handi bat egongo da agertokian eta besaulki-patioan”.
Euskadi Orkestrak honako abesbatza gazteak ditu bidaide emanaldietan: Easo Abesbatzaren Eskolania, Hernaniko Udalaren Musika Eskolako Haur Abesbatza, Zegamako Orkatz Txiki Abesbatza, eta, Andoaingo Udalaren Musika Eskolako Haur Abesbatza.