Mundu zabaleko ipuinak, Udal Liburutegian entzungai

Aiurri 2026ko apirilaren 23a

Bart arratsaldean Kultur Arteko Ipuin kontaketa saioa izan da Udal Liburutegian. Segidan, orri markatzaileen lantegia zuten. Ekitaldia Udalak antolatu zuen, Ongi Etorri Eskolara proiektuarekin eta Udal Liburutegiarekin elkarlanean. 

Lau hizkuntzatan egin zen kontakizuna: Arkaitz euskaraz, Salka hasaniaz, Joy ingelesez eta Yandra gaztelaniaz aritu ziren atzoko saioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!