Klarinete-jole gazteen erakustaldi bikaina

Aiurri 2026ko apirilaren 23a

Errenteria, Zumaia, Tolosa eta Andoaingo klarinete-jole gazteek Klarinete Ensembleak topaketa ospatu zuten Basteron astelehenean. Klarinetearekin aparteko trebezia erakutsi zuten gazteek, Klarinete Ensembleak izenburuko emanaldi berezian, Basteron.

Andoaingo honako klarinete-joleek hartu zuten parte emanaldian, Mikel Emezabalek zuzenduta: Oier Albisua, Haizea Rojo, Orhi Esnaola, Aitor Sukunza, Helene Ariztimuño, Olaia Vidal, Eneko Fontenla, Irai Caballero, Uxue Serna, Oihan Esnaola, Alain Enriquez, Ander Otaegi, Ekhi Ugalde, Jokin Caballero, Jon Loiarte, Inge Azpiroz, Irene Requeijo, Ander Julian, Edurne Gaston, Josu Otxandorena, Martin Sanchez, Iosu Mujika, eta, Ander Otxoa.

Agustin Agirre bateria-jolea izan zuten bidelagun Udal Musika Eskolako gazteek.

Honako lau abesti interpretatu zituzten: Katiuska (mold.: Juan A. Perez); Memory (A. Lloyd Webber), Cartoon Memories (mold.: Juan A. Perez), eta, Peachirine Rag (S. Joplin).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!