"Su Artean, Gure Artean", Porrotxen aldamenean

Ongi Etorri Eskolara 2026ko apirilaren 24a

Atzo, osteguna, “Su-artean Gure-artean” ekimeneko hirugarren saio izan zen Kotoi elkartean.  Proiektutik abiatzen den ekimen honetan, hilean behin, jatorri desberdinetako andoaindarrak biltzen dira udalerriko elkarte gastronomiko ezberdinetan. Gune horiek herritarren topagune bihurtuz, hainbat herrialdetako errezetak prestatuz eta dastatuz.

Oraingo honetan ere, 60-70 pertsona elkartu ziren elkartean eta Euskal Herriko bakailao tortila, Indiako oilasko biryania eta Ghana eta Nigeriako brukina eta zoboa dastatzeko aukera izan zuten familiek. Giro aparta sortu zen elkartean eta gainera Bizipoza elkarteko kide batzuk etorri ziren Su Artean, Gure Artean ekimena ikustera, horien artean Joxe Mari Agirretxe, Porrotx. Ezusteko latza hartu zuten haurrek eta denok ilusioz abestu genuen Joxe Marirekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu sukaldari guztiei eta Kotoii elkarteari batzen gaituen ekimen hau gauzatzeagatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!