Euskal Barrok Ensemble taldea herriko abeslari haur eta gazteekin Basteron, igandean

Aiurri 2026ko apirilaren 24a

Ibilbide luzeko musikariak bilduko dira Basteron (Argazkia: Euskal Barrok Ensemble)

Euskal Barrok Ensemble taldeak eta Udal Musika Eskolan Katrin Iturraldek zuzentzen dituen ahots gazteek elkarrekin, Euskelelea haur ikuskizuna taularatuko dute Basteron, apirilaren 26an, igandearekin, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Lau eurotan jarri dituzte sarrerak eta oraindik ez dira agortu guztiak.

"Euskelelea" ipuin musikatua da, eta Juan Kruz Igerabideren ipuinak eta Irrimarraren ilustrazioak ditu oinarri.

 

Euskal Barrok Ensemble

Ibilbide luzea duten musikariek osatzen dute Euskal Barrok Ensemble taldea: Maika Etxekopar, ahotsa; Leire Berasaluze, ahotsa; Lore Zeberio Larraza, ahotsa; Mixel Etxekopar, ahotsa eta flauta; Miren Zeberio Etxetxipia, rabela eta biolin barrokoa; Lixsania Fernández, viola da gamba; Daniel Garay, perkusioa; Xabier Berasaluze Leturia, panderoa eta zapata; Pablo Martín Caminero, kontrabaxua; Enrike Solinís Azpiazu, Euskelelea eta gitarra barrokoa; eta, Maika Etxekopar, abeslaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!