Bujosa 16 urteko gazte espainiarra eta Singhapong tailandiarra izan dira Fernandezekin batera podiumera igo diren kirolariak. Eskarmentua baliatu zuen andoaindarrak eta aurkariaren gurpila ondo zaindu zuen azken bihurgunean bere abiadura-kolpea ezartzeko. Lehen lasterketan, garaipena eta lidertza eskuratu ditu “Pelontxu”k.
Red Bull MotoGP™ Rookies Cup 2026 lasterketa amaitu orduko honako adierazpenak egin zituen: “Oso gustura nengoen, eta ez nuen Bujosa gainditu nahi. Bere erritmoa egiten utzi nahi nion, ikusten ari nintzen gainera atzetik zetozenei tartea egiten ari ginela. Banekien azkarragoa nintzela eta azken bihurgunean hura gainditzea nuen buruan. Plana ezin hobe atera da”.