Zubiaurren txupinazoa eta, Ubitarten, lidertza egongo da jokoan

Aiurri 2026ko apirilaren 28a

Artxiboko irudia.

Gorengo mailako emakumezkoen ligan garrantzi handiko partida jokatuko du Euskaldunak. Noiz, baina? Ostegunean, iluntzean, Santa Krutz jaien hasierarekin bat eginez.

Azken txanpan sartu da liga eta, une honetan, Usurbil dago lidertzan (19 puntu). Bi puntura dago Euskalduna, beraz, etxekoak garaile badira lehen postuan jarriko dira. Errebantxa izango da, era berean, joanekoan usurbildarrak 2-1 gailendu zirelako.

Ubitarten partida iluntzeko 20:00tan hasiko da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!