Zaletuen babesa beharko du Andoain taldeak, Herriartekoan

Aiurri 2026ko maiatzaren 4a

Eibarko eta Andoaingo kideak, elkarrekin.

Maiatzaren 1ean, Eibarko Astelena pilotalekuan, Andoaingo pilotariek ez zuten zorte handirik izan eta jokatutako hiru partidetatik bi galdu zituzten. Itzulikoa ostiral honetan izango da Arraten, 20:00tan hasita.

Kadeteen mailako partidan Andoaingo pilotariek 22-9 galdu zuten, jubenilen mailan 3-22 irabazi eta, nagusien mailan, 22-8 galdu. Itzuliko jardunaldia ostiral honetan jokatuko da, maiatzak 8, Andoaingo Arrate pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Herriko pilotazaleak gonbidatuta daude bigarren jardunaldi honetara Andoaingo pilotariak animatzera.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!