Udal Musika Eskolako instrumentuak probatzeko aukera egongo da maiatzaren 7an

Aiurri 2026ko maiatzaren 5a

Udal Musika Eskolak Ate Irekiak jardunaldia egingo du Plaza Morean, maiatzaren 7an, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Musika eskolako arduradunek adierazi dutenez, “instrumentu guztiak probatzeko aukera paregabea, adin guztientzat. Heldua bazara ez galdu musikaz gozatzeko zabaltzen zaizuen aukera eta zatoz instrumentuak probatzera”.

Iazko Ate Irekiak jardunaldia, bideoz, ikusgai hemen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!