Gaztelekuko puntista gazteek Bidarteko txapelketan parte hartu dute

Aiurri 2026ko maiatzaren 6a

Gaztelekuko puntista gazteek Bidarteko 2026ko Pilotari Ttiki Txapelketan jokatu zuten, joan den astean. Gazteleku Pilota Eskolatik adierazi dutenez, “urtero bezala, giro paregabean, zestaz gozatzeko eta lagun berriak egiteko aukera“ izan zuten gazteek. 300 haur baino gehiago bildu zituen txapelketak, Kostakoak pilota elkarteak antolatuta (argazkiak: Gazteleku Pilota Eskola).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!