Zer dela eta sortu zen topaketa antolatzeko ideia?
Batez ere, ikasleak emanaldi baten baitan elkartzeko. Elkar motibatzeko helburuarekin sortu zen. Beste musika eskoletako ikasleekin jotzea oso motibagarria da haientzat. Izan ere, Andoaingo eskolako ikasleekin aritzeaz gain, inguruko herrietakoekin jotzeko aukera dute.
Noiztik izan zara Andoainen irakasle?
Urte askoz aritu naiz Andoainen irakasle gisa. Akademia bat ireki nuen, Soinua musika eskola deitzen zena, horren ondoren, bost urtez Jesus Guridi musika kontserbatorioan ibili nintzen, eta aurten itzuli naiz Andoaingo Udal Musika Eskolara. Hortaz, nire lehen ikasturtea da musika eskola honetan.
Soinua Musika Eskola martxan zegoenean, garrantzia handia ematen zenion zuzenekoari eta kalean egoteari. Topaketaren bidez, hori sustatu nahi duzu?
Bai. Eguraldiaren arabera aldatu daiteke, baina, gure asmoa kalean egitea da. Eguraldi txarra eginez gero, Bastero Kulturguneko auditorioan egingo dugu. Hala ere, gure lehen aukera kalean egitea da.
Nola ikuste duzu akordeoiaren egoera zaletasunari dagokionez?
Oro har, instrumentu gehienen erabilera jaisten ari da, baita akordeoiarena ere. Oraingo gazteek interes handiagoa adierazten dute instrumentu modernoekiko, hala nola gitarra, bateria edota baxuarekiko. Bestalde, horretarako antolatzen ditugu horrelako ekintzak, topaketaren bitartez gazteek akordeoia ezagutzeko aukera izateko. Hain zuzen ere, hori da helburu nagusia.
Hernani eta Loatzo gonbidatu dituzue...
Hernanitik hogei ikasle inguru etorriko dira, eta Loatzo musika eskolatik zazpi. Kontzertu bakarra izango da, Zumea plazan. Gu lehenago elkartuko gara, entsegua denon artean egiteko, eta dena prest uzteko, baina, emanaldia 12:30ean hasiko da.
Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri 692 hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.