Hitzaldia larunbat honetan izango da, eguerdko 12:00tan hasita, Urigain kultura etxean. Ekitaldia auziperatuen aldeko babes taldeak antolatu du.
Antolatzaileek afitxan honako informazioa zabaldu dute: “2026eko ekainean Auzitegi Nazionalak 16 euskal herritar epaituko ditu terrorismoaren goraipamenaren aitzakipean, 2022an Ibai Aginaga Berangoko euskal preso politikoari egindako ongi-etorrian parte hartu izanaz leporatuta. Fiskaltzaren zigor eskaerak, denera, honakoak dira: 37 urteko kartzela zigorra, 171 urteko inhabilitazioa eta 76.000 euroko isuna”.
Berangokoekin Elkartasun Komiteak, bestalde, salatu du “beste makrosumario politiko bat” dela, eta manifestazioa deitu du datorren maiatzaren 30erako.