ADIF-ek Andoaingo Udalari helarazi dion informazioaren arabera, lanak gauerdian hasiko dira (00:00–05:00 arteko ordutegia iragarri dute) eta obren iraupena hiru astekoa izango dela aurrikusi dute.
Lanak gauerdian hasiko dira eta obren iraupena hiru astekoa izango dela aurrikusi dute
Ohar berean jakinarazi dutenez, lanek iraun bitartean kale bereko hainbat aparkaleku baliogabetuko dituzte lanei loturiko hondakinen edukiontziak bertan jarriko dituztelako.
Lanek jarraipena izango dute, hurrengo asteetan, udalerriko hainbat tokitan: Kale Berria, Joakin Larreta, Juan Bautista Erro, Kaletxiki eta Geltoki kalea.