Otietako tunela eta Auzokalteko zubia, itxita, egun hauetan

Mantentze lanak direla eta itxita egongo dira maiatzaren 13ra bitarte Otietako tunela eta Auzokalteko zubia, Plazaolako bidean. Hain zuzen, tunelean argiteria konpontzen ari dira, eta zubian, berriz, bere bazterretan dagoen landaredia garbitzen ari dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!