Ekin diote diruaren itzulketari

Aiurri 2026ko maiatzaren 13a

Zabalgunea Amenabar auzian, urtearen hasieran aurreratutako dirua bueltan jasotzen hasi dira Andoaingo bizilagunak. Udala egiten ari da lanketa hori, Donostiako epaitegiaren aginduz.

Hala, Udalak itzulketen berri eman du sare sozialen bitartez zabaldutako oharrean: "Lehen ordainketak egin dira jada. Joan den ostiralean (maiatzak 8), eta gaur (maiatzak 11), lehen transferentziak bidali dira".

Datozen egunetan egingo dituzte gainerako guztiak. Prozedura ez da, gainera, nahi bezain arina: "prozesua motela eta xehea da, epaitegiak ez baitigu eman ordainketa bakoitza nondik egin zen zehazten duen informaziorik. Horregatik, udaleko talde teknikoak kasuz kasu egin du lanketa". Maiatzaren 8tik 11ra bitarte, ordainketen %60 egin dituela dio Udalak. Eta, gainerakoak, egunotan egingo dira. Itzulketekin, auzia amaitutzat eman daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!