Denboraldia borobiltzeko finala jokatuko dute

Aiurri 2026ko maiatzaren 13a

Igandean, 11:30etan hasita, Junior mailako Ganbara Representaciones Justino taldea Easoren aurka ariko da Allurralden.

Saskibaloiko denboraldia amaitzen ari da eta Ganbara albiste onen iturri da. Kadete mailako neskek eta mutilek A3 finala irabazi zuten aurreko asteburuan. Bi kasuetan, denboraldi osoan erakutsitako jarrera azpimarratu du klubak.

Junior mailako finalak, Allurralden

09:30etan hasita, Berabera eta Zast Zarautz emakumezko taldeen arteko lehia jokatuko da. 11:30etan, berriz, gizonezkoen finala jokatuko da Easo Murumendi eta Andoaingo taldearen artean.

Argazki-bilduma otsaileko partida batena da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!