Maiatzaren 1ean Eibarren jokatutako joaneko partidatan, Andoaingo bikote jubenilak bakarrik lortu zuen garaipena: 3-22. Kadete eta senior mailako bikoteek 22-9 eta 22-8 galdu baitzuten, hurrenez hurren.
Hasiera zail horrekin, aurreko ostiralean jokatu ziren itzulerako partidak. Eibarko markagailuei buelta emateko helburua zaila izan arren, ez zen erabat ezinezkoa. Arrate pilotalekuko harmailetan jende asko bildu zen eta giroa oso ona zen, baina, zoritxarrez, Eibarren lortutako emaitzak errepikatu ziren. Horrela, kadete mailako bikoteak 6- 22 galdu zuen eta seniorrak 10-22. Garaipen bakarra, berriz ere, bikote jubenilak lortu zuen, 22-4 irabazita.
Aurtengo Herriarteko Txapelketak ez du ibilbide luzerik izan Andoaingo pilotarientzat, lehen jardunaldian kanpo geratu baitira.