Prozedura dagoeneko ezaguna da: Bonu bat eskuratzeko nortasun agiria eta tiketa erakutsi behar dira, eta gainera, kreditu txartelarekin egin beharko da ordainketa. Tiketen banaketa eta bonuen salmenta, biak ala biak, Salkin elkartearen egoitzan egin behar da. Egoitza Agustin Leitza 11 kalean dago, eta ordutegia: 10:00-14:00/16:30-20:00.
Koloretako bonuak
Zerbitzu desberdinak bereiziko dituen koloreetan sailkatuko dira: berdea (elikadura eta ostalaritza); laranja (moda); eta, urdina (zerbitzuak, bestelakoak).
