Andoaingo Mintzalagunak bi hitzordu berezi antolatu ditu datorren asterako

Aiurri 2026ko maiatzaren 14a

Korrikan parte hartu ondoren, euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko gogoa piztuta geratu da askorengan. Bide horretan jarraitzeko aukera paregabeak izango dira datorren astean Andoainen, Mintzalagun egitasmoaren eskutik.

Astelehenean, maiatzaren 18an, “Udaberriko sendabelarrak” tailerra eskainiko du Clara Gutierrez biologoak Irunberri elkartean, 18:00etan. Bertan, sendabelarren inguruko hainbat erabilera ezagutzeko aukera izango da: infusioak, ukenduak, freskagarriak eta beste hainbat praktika.

Bestalde, ostegunean, maiatzaren 21ean, Andoaingo Mintzodromoa egingo da Juanita Alkain plazan, 18:30ean. KORRIKAren 12. egunaren barruan antolatutako ekimena izango da, eta Euskal Herriko 65 herritan aldi berean egingo den Mintzodromo erraldoiaren parte izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!