Hona txistulariek biziberrituko duten kantutegia:
- Gazte bide.
- Nik amestua.
- Bakartegia/Alaiak izan ginen.
- Andoaingo Axeri Dantza Herrikoa.
- Goiz alai/Gure izarra.
- Donosti.
- Txoritxoaren ihesa.
- Ixil-ixilik Auspo jotzailearen ametsa/Guria.
- Goiburu.
Donosti eta Ixil ixilik ez gainerako abestiak, Pepe Andoainek konposatuak dira.
2013ko omenaldian
2013ko apirilaren 30ean, "Pepe Andoain gogoan" emanaldia egin zuten Bastero Kulturgunean.
Errepublika garaian (1931-1936) Jose Saenzek, Joxe Mari Oiartzabalek eta Andoaingo beste zenbait musikariek sortu zuten Los Alegres banda haien ondorengoek biziberritu zuten ekitaldi hartan.
Emanaldiaren amaieran "Santa Krutz martxa" jo zuten. Hainbat kultur eragilek parte hartu zuen ekitaldian. Tartean, Koro Saenzek pianoa jo zuen.