Estoucha Borroka Taldea sortu da Andoainen

Lide Ruiz Telleria 2026ko maiatzaren 19a

Andoaingo gazte talde batek martxan jarri ditu boxeoa eta autodefentsa modu unibertsal, doako eta kalitatezkoan lantzeko klaseak.

Hain zuzen ere, Estoucha Borroka Taldeak boxeo klaseak eskainiko ditu; maiatzaren 18tik aurrera, astelehen eta astearte arratsaldetan, Igara espazio sozialistan (Eskola kalea 4 behea). 

Bestalde, taldeak jakinarazi ditu duela aste batzuk antolatutako zozketaren irabazleak. Saritutako zenbakiak; 253 eta 93 izan dira. 253 zenbakiaren jabeak bi lagunentzako menua eskuratu du Hiru jatetxean; 93 zenbakiak, berriz, bi lagunentzako gosaria Txantxane kafetegian.

Klaseen inguruko informazioa haien instragrameko kontuan kontsulta daiteke: https://www.instagram.com/estouchabt/ 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!