Eskola Kirolan izena emateko deia luzatu du Andoaingo Udalak

Aiurri 2026ko maiatzaren 20a

Haur eta gaztetxoen jarduera fisikoa sustatu nahi du udal erakundeak, datorren ikasturteari begira. 

2026-2027 ikasturteko Eskola Kiroleko programan izena emateko kanpaina aurkeztu du Andoaingo Udalak. Udalaren esanetan datorren ikasturteko eskola kirola baldintza eskuragarriago eta erakargarriagoekin iritsiko da. Prezioaren kasuan, kuotak bateratzea erabaki dute, beraz, ikastetxe guztietan Multikirolaren urteko kuota 60 eurokoa izango da, eta Jolasheziren urteko kuota, berriz, 30 eurokoa. Horrez gain, matrikula doakoa izango da 2025-2026 ikasturtean Hezkuntza Sailak beka eman dien ikasleentzat.

Izena emateko epea, maiatzaren 18tik 29ra egongo da zabalik, eta ikasle bakoitzak bere ikastetxean egin beharko du inskripzioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!