Honako sukaldariek jaso zuten oroigarria: Jashanpreet Kaur, Massiel Reyes, Miren Erkizia, Pepe Iparragirre, Kelly Patiño, Maris Stephen, Elisabet Gallo, Nora Slimani, Marcela Morales, Sebas Bianchi, Itziar Aranberri, Garikoitz Azpiazu, Ibtissam El Karimi, Amarilis Cepero, Luisi Roig, Leirer Zubillaga, Soad Zannouti, Sekinatu Samorie, Mariame Lahssini, Itziar Asensio, eta, Asier Lopez de Arregi.
Bestalde, atzoko ekitaldian ekarpen berezia egin zutenek ere jaso zuten oroigarria. Batetik, Bianchi Gaston familiak, musikarekin ekitaldia girotu izanagatik, eta bestetik Zumeatarra elkarteko bazkide Iker Ipintzak, atzoko ekitaldirako elkarteak berak eskaini zuen laguntzagatik.
Argentina eta Euskal Herria
Argentinako eta Euskal Herriko plater goxoak dastatzeko aukera eduki zuten Zumeatarra elkartera hurbildu ziren haur, gazte eta helduek.
Hain zuzen, Sebas Bianchik Argentinako tradiziozkoak diren alfajoreak eta enpalnadillak prestatu zituen (Asier Lopez de Arregiren laguntzarekin bigarren plater hori). Lorea Senperenak eta Lola Boludok, berriz, tomate entsalada, mango eta ahuakate entsalada eta gazta tarta prestatu zuten.