Andoni Garcia entrenatzaileari agurra eman diote Euskalduna Ohorezko Jubenil mailako jokalariek

Aiurri 2026ko maiatzaren 25a

Andoni Garcia Euskalduna futbol taldean zortzi denboraldietan aritu da maila desberdinetako taldeak (futbol eskola, kadete eta ohorezko jubenilak) zuzentzen. Atzo eman zion amaiera ibilbide horri, eta agur berezia egin nahi izan zioten azken bi denboraldietan bere agindupean jokatu duten Ohorezko Jubenileko jokalariek eta Beñat Toronek eta Mikel Carredano bere kolaboratzaileek, argazkietan eta bideoan ikusi litekeen moduan.  

Donostiako Vasconia taldearen aurka, Puyo futbol zelaian izan zen Andoni Garciarentzat azken partidua, igande arratsaldean. Jokalariek oroigarria eman zioten partiduaren hasieran; gero, ordea, ezin izan zioten garaipenaren bigarren oparia eskaini, 4-1 galdu baitzuten.

Garciaren senitartekoak ere agurrean izan ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!