Neska-mutilak, beraz, proba egitera deituta daude. Honako egun hauek iragarri dituzte: maiatzak 29, eta ekainak 5, 12 eta 19.
Txapeldun-ordeak
Junior mailako finala jokatu maiatzaren 15ko asteburuan, Easo Murumendi eta Representaciones Justino taldeen artean. Andoaindarrek ezin izan zuten aurkaria gainditu, Allurralden jokatu zen finalean. Emaitza argia da, Easokoen alde: 80-61. Galdu arren, Ganbarako junior mailako mutilek denboraldi bikaina egin dute, partida ugari irabaziz.