Bertxingo kanalaren konponketa aurreko prestaketa-lan ikusgarria, helikopteroak lagunduta

Aiurri 2026ko maiatzaren 26a

Goiburutik kanalera, eraberritze lanetarako materiala helikoptero bidez eraman zituzten. Bideoko irudiak ikusgarriak dira, basoan barrena murgiltzen baita helikopteroa. Trebezia handia behar da lanketa hori egiteko.

Bertxingo zentral hidroelektrikoko kanalaren konponketa lanak abian jarri aurretik, prestaketa-lan ikusgarria egin da. Udalak xehetu zuen, ohar bidez, egin beharrekoa: "Esku-hartzea pieza aurrefabrikatuen bidez egin ari da, muntaketa-lana errazteko. Eremurako sarbidea zaila denez, materialen garraioa helikopteroz egiten ari dira.

Kanala lur-jausi baten ondorioz kaltetu zen. Udalak eskerrak eman dizkie Goiburuko bizilagunei eta, bereziki, Txertota jatetxeari. Bertatik garraiatu baitziren kanalean txertatzeko piezak, helikoptero bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!