Izaki Gardenak, igandean, Andoaingo Gaztetxean

Aiurri 2026ko maiatzaren 27a

Maiatzaren 31n, igandea, Izaki Gardenak talde ezaguna Andoaingo Gaztetxean ariko da zuzenean. Taldeak ‘Sitsak’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan, labetik atera duen estudioko azken emaitza. Kantu berriekin batera betiko kantuak entzun ahalko dira, 19:00etan hasita. Sarrerak egunean bertan eros daitezke, arratsaldeko 18:30ean hasita Gaztetxean bertan.

Jon Basaguren musikariak jarri zuen abian Izaki Gardenak musika taldea, 2011 urte inguruan. Bakarkako egitasmo zena banda itxura hartuz joan zen denborarekin eta, egun, boskotea taularatzen da taldea. Musika bidean iraupen luzeko bost lan plazaratu dituzte, eta tartean, zuzeneko bat eta zenbait single txiki. Taldearen azken emaitzak 2025 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Sitsak’ izenpean,. Estrainekoz, gainera, Alde iluna zigiluaren babesean.

Musikalki indie, pop eta rock alternatiboan kokatu izan dute, batzuetan giro goxo eta melodikoetan arituz, eta besteetan atmosfera ilunetan barna murgilduz. Aitor Agirre (baxua, ahotsak), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsak), Jon Basaguren (ahotsa, gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Kortazar (teklatua, ahotsak) dira Izaki Gardenak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!