Navarra Arenan bertan egin ditu adierazpenak, gaur goizean. Hasiera-hasieratik aukeratu ditu pilotak Artolak eta, "gustura" dagoela adierazi du. Dariorenak ere gustukoak zaizkiola adierazi du.
Nork irabaziko du buruz buruko finala?
Maiatzaren 31n, finala jokatuko dute Artolak eta Dariok. Nork irabaziko du? Eta zein izango da emaitza? Partidaren irabazlea eta emaitza zehatza asmatzen dutenen artean zozketa egingo dugu. Bete inprimakia eta parte hartu!
Nork har dezake parte?
Lehiaketa irekia da; beraz, edonork parte har dezake. Erantzun guztiak bistaratuko dira izen-abizenekin. Eskatzen diren gainontzeko datuak ez dira argitaratuko; irabazlearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira.
Parte hartzeko epea
Maiatzaren 29ko eguerdiko 13:00etan itxiko da porra. Kontuan izan pertsona bakoitzeko erantzun bakarra hartuko dela kontuan.
Saria
Porra asmatzen dutenen artean pertsona batek sari bikoitza lortuko du:
- Iñaki Artolak sinatutako pilota.
- Kuttun gozotegiak egindako tarta berezia.