Lau ibilbide izango dira eta partaideek, izen-ematerakoan, lauetako bat aukeratu beharko dute. Jarraian, irteera-ordutegia eta ibilbidea:
- 05:00 LABA 270: 270 kilometrotako luzera eta 5500 metro inguru desnibel izango ditu.
- Antolakuntzak emandako geolokalizatzailea eramatea derrigorrezkoa izango da.
- 08:00 LABA 170: 170 Km-ko luzera eta 3000 metro inguru desnibel izango ditu.
- Antolakuntzak emandako geolokalizatzailea eramatea derrigorrezkoa izango da.
- 10:00 LABA 110: 110 Km-ko luzera eta 1400 metro inguru desnibela izango ditu.
- Antolakuntzak emandako geolokalizatzailea eramatea derrigorrezkoa izango da.
- 11:00 LABA 70: 70 Km-ko luzera eta 700 metro inguru desnibela izango ditu. Emakumeentzat, ibilbidea taldean osatuko da eta gidari lanetan ariko dira Pili Bodegas eta Naiara Irurita.
Leitzaran, Artikutza, Bidasoa eta Aralar eremuetan barrena murgilduko dira partaideak. LABA GRAVEL “non-stop, lehiarik gabeko eta autosufizientzia formatuan dago“, antolatzaileen ahotan. Parte hartzaileek aukeratutako ibilbidea GPS bidez jarraitu beharko dute. Ibilbideak ez dira seinaleztatuta egongo.