Boluntarioak eskatu dituzte ekainaren 5 eta 6an egingo duten elikagaien bilketarako

Aiurri 2026ko maiatzaren 29a

Bi boluntario, herriko saltokietan iaz egin zen bilketan

Ekainaren 5 eta 6an burutuko da udaberriko kanpaina, Gipuzkoako hainbat saltokietan. Herrialdeko Elikagaien Bankua da antolatzailea, eta boluntariei esker egin ohi da herriz herri. Bi telefono jarri dituzte hots egiteko, interesa daukatenentzat: 943116150 (Andoaingo Caritas) eta 608773737 (Andoain Solidario). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!