Euskal Herriko onenari saria, Kerman Miguel Novoari

Aiurri 2026ko ekainaren 1a

Andoaingo Udal Musika eskolako ikasleak "XIV J.Crisostomo de Arriaga" nazioarteko gitarra txapelketan saria lortu du.

Larunbat goizean izan zen txapelketa Bilboko Kontserbatorioan. Hirugarren urtea da andoaindarrak saria etxera eramaten duela. Ez da, beraz, ezustekoa izan. Are gehiago, Iosune Marin Udal Musika eskolako irakasleak aitortu bezala, lan bikainaren emaitza da saria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!