Lau musikarik osatzen dute formazioa: Juan De Diego (tronpeta), Pere Loewe (kontrabaxua), Toni Vaquer (pianoa), Ramon Prats (bateria).
Hainbat talderen buru da Juan de Diego (Juan de Diego Grebalariak, La Banda de Poblenou Juan de Diego hirukotea, Freaky hirukotea, eta, De Diego Brothers), eta honako talde hauetako kide izan da: Asociación Libre Orkesta, Brassass Company, Barcelona Big Latin Band, 666, Xavi Maristanyren bandaéria, Barcelona Jazz Orquesta, Lucrecia, edota, Groove Station.
Aldi berean, hainbat talderekin kolaboratu ohi du: Eladio Reinón Supercombo, Big Band de Bellaterra, Big Band Taller de Músics, Segundo Cónclave... Bestalde, hainbat musikarirekin egin du lan: Benny Golson, Nicholas Payton, Jesse Davis, Frank Wess, Dick Oatts, Carl Allen, Eric Reed, Sean Leavitt, General Alcazar, Perico Sambeat, Gorka Benitez, David Xirgu, Albert Bover, Melva Houston, Jeff Ballard, Armando Manzanero, Olga Guillot, Tony Hadly (Spandau Ballet), Ruper Ordorika, Chico Ocaña (Mártires del Compás), edo Guillermo Klein.
L’anònima Imperia dantza garaikideko konpainiarekin kolaboratu du, birak eginez Europa osoan zehar.
Gaur egun jazz tronpeta irakaslea da Nafarroako Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioan.
“Grebalariak” izenaren jatorria
Gizarte konpromisoak eta errebindikazio jarrera irmoak markatutako ibilbidea da Juan de Diego tronpeta-jolearena; bere sorkuntza lanetan beti dago presente nortasun hori. Horren erakusgarri izan daitezke Buenaventura Durruti anarkistaren nahiz 1919ko Bartzelonako langile grebalarien gainean egindako lanak.
Era horretan, 1919ko otsailean Bartzelonan Riegos y fuerzas del Ebro faktoriako langileek egin zuten greba famatua du inspirazio iturri taldearen izenak.
44 egunez luzatu zen La Canadenca bezala ezagutu zen greba; greba orokorra bilakatu zen eta Bartzelona eta Katalunia osoaren %70a gelditzea lortu zuen, CNT sindikatuak bultzatuta. Kataluniako eta Espainiako langile mugimenduaren gertakaririk arrakastatsuentzat jotzen da. Soldatak hobetzea lortu zuten, kaleratutako langileak berriro kontratatzea eta greban atxilotutako milaka langileren askatasuna, eta batik bat, zortzi orduko lanaldia erregulatzen zuen dekretua ezartzea izan zen.
“Gaur egun indarrean dauden lan eskubideei eta berdintasun sozialari buruzko aurrerapen askoren oinarri” izan zen greba hura Juan de Diegorentzat, eta langile haien omenaldi gisa hautatua du lau musikariek osatutako “Grebalariak” formazioaren izen gisa.
Getxoko Jazz jaialdian zuzenean, 2024an
Juan de Diego Grebalariak taldeak 47. Getxo Jazz Nazioarteko Jaialdian egin zuen zuzeneko kontzertua, hemen ikusgai:

